Saltatu eta joan eduki nagusira

Guri buruz

Zer da IGE?

Guraso elkartea institutuko ikasleentzat kultur eta kirol jarduerak antolatzen dituen taldea da. Elkarte honen helburua zentroaren eta familien arteko zubi lana egitea da. Horregatik, IGEk bitartekari gisa eskaintzen du bere burua gure ikasleen familia guztiei, zentroan sor daitezkeen arazoen aurrean.

Lan honetarako, ezinbestekoa da guztion laguntza. Ahalegin hau gure seme-alaben onerako izango delakoan, gurekin parte hartzera animatzen zaituztegu izena emanez.

Gure elkarteak, lehen hezkuntzan egiten den lanari jarraipena emateko, eskolaz kanpoko jarduera hauek eskainiko ditu besteak beste: saskibaloia, eskubaloia, beisbola, multimedia. Beste jardueraren batean interesa duten ikasleak baleude, antola liteke.

Ekintza guzti  hauek  aurrera eramateko, guraso elkarteak diru-laguntza behar du, kide izatera gonbidatzen zaitugu.

Animatu eta parte hartu gure lokalera hurbilduz, Lauaxeta eraikinean. Ostiraletan elkartzen gara 17:50etatik 19:00etara, hilean behin.